Publikoa

LASTERKETA IKUSTEKO GOMENDATUTAKO IBILBIDEAK

  1. Andramariortu – Helmuga (Wikiloc)
  2. Pagomakurre – Arrabako aterpea – Egiriñau (Wikiloc)
  3. Pagomakurre – Gorbeiako Gurutzea – Aldamin (Wikiloc)

PAGOMAKURRERAKO AUTOBUSA

Zerbitzua doakoa izango da eta irailaren 28an, larunbata, 7: 00etatik 16:00retara martxan egongo da.

Autobus-geltokien kokalekuak:

-Zeanuri (ikus Gmaps)

-Areatza  (ikus Gmaps)

-Pagomakurre (ikus Gmaps)

PARKING

Zeanuri:

-Torreako zelaia (ikus Gmaps)

Areatza:

– Karpoko zelaia (ikus Gmaps)

– Arratiano jatetxea  (ikus Gmaps)

 

BBT BIZIKLETAZ DATOZENAK

Segurtasun kontuengatik lasterketaren gunera bizikletaz sartu nahi dutenek ibilbide horiek erabili beharko dituzte.

– Areatzatik Pagomakurrera (Wikiloc)

– Uribeko auzotik Pagomakurrera (Wikiloc)

 

INGURUMENA

Proba egiten den ingurumena errespetatzea ikusleen betebeharra da, baita beraien hondakinak, latak, paperak eta abar eramatea ere.