2025 IRAILAK 27

GORBEIA SUZIEN 

21k -ko izen-emateen irekiera

apirilaren 1ean 10:00etan.

gorbeia suzien merrel

#01 APARTEKO IBILBIDEA

GORBEIA SUZIEN SKYRACE 32KM  2.400M D+

Bazter ezin ederragoak zeharkatzen dituen lasterketa zirkularra da gurea.
Gorbeako parke naturalean barrena, bidezidor lokaztu, harrigune bihurri, zein bazka berdeko zelai zabaletan korrika egiteko aukera izango duzue.
Denetarik izango duzue ibilbidean: igoera zein jeitsiera malkartsuak, abiadura handian joateko tarteak, eremu teknikoak….
argazkia: Jacek Deneka

#02 LASTERKETA LATZA

Lasterketa neketsua benetan, izerdia latz bota behar den horietakoa.
Gorputzaren mugen bilaketan ari zaretenontzat ibilbide aproposa diseinatu dugu.
argazkia: Mikel Arrazola

#03 ZALERIK BEROENAK

Zale euskaldunen pasioa, arnasa gertu-gertutik sentituko duzue.
Ezinean, leher eginda, etsi beharrean zaudetenean,ez zaizue zaleen hausporik, berorik faltako.
argazkia: Edu Martín

#04 MUNDUKO KORRIKALARIRIK ONENAK

Munduko ertz guztietatik etorritako punta-puntako korrikalariek hartuko dute parte.
Miresten dituzuen korrikalariek zapalduko duten lurra zapalduko duzue zuek ere.
argazkia: Mikel Taboada

#05 LASTERKETA BAT BAINO GEHIAGO

Ekimen ederrez jantzitako asteburua biziko duzue: musika, dantza, herri-bazkari….
Ostiralean hasi eta domekara arte etxeko sentiaraziko zaituegu, asteburu ederra pasatuko duzue Gorbeiaren begiradapean.
argazkia: Mikel Taboada

Zer da Gorbeia Suzien?

Mendi lasterketekiko pasioa eta naturguneekiko zaletasuna uztartzen dituen aspaldiko amets baten emaitza da. Bi afizio horien inguruan ardaztu genuen hain zuzen ere Gorbeia Suzien Kluba.

Gorbeia aukeratu genuen bere altzoan hazi eta bizi garelako. Bere edertasunaren berri eman nahi izan diegu munduko korrikalari naturzale guztiei.

Gorbeiako parke naturala Bizkaiko hego ekialdean dago. Gailurrari kurutze handi batek ematen dio itzala. Bizkaiko mendirik garaiena da, 1481 metro ditu. Kurutzearen alde batera Bizkaiko lurrak zabaltzen dira eta bestera Arabakoak.

Gure lasterketa Zeanuriko plazatik abiatzen da eta tontor batzuk zapaldu ondoren, berriz ere irteera gunera itzultzen da. Zeanuri 1.200 biztanledun herria da eta 67 Km²ko hedadura du, Bizkaiko hirugarren herririk handiena da. Zeanuriko herritar asko eta askoren laguntza eta ekarpenei esker lortzen dugu gure ametsa egia bihurtzea.

Lasterketa bat baino gehiago da gure ustez. Inguruan ditugun altxorren berri ematea da gure helburu behinena, beti ere ingurumenarekiko begirunea erakutsiz.

KONTAKTUA

ZUZENDARITZA

  • E-Maila: gorbeiasuzien@gmail.com
  • Telefonoa: (+34) 652 75 31 99

IZEN EMATEA

  • E-Maila: izenemateak@gorbeiasuzien.eus
  • Telefonoa: (+34) 654 256 775

 

SUZIEN MENDI KLUBA amets bat betetzeko sortu zen: Gorbeia Suzien mendi-lasterketa gauzatzea, eta berau lau haizetara hedatzea. Horretarako, klubak ilusioz beteriko lan-taldea du, buru-belarri diharduena ekimen honen produkzioan eta promozioan.

7 + 2 =

gs_sponsors