GORBEIA SUZIEN SKYRACE

2024 IRAILAK 28

32KM 2.400m D+

2024/09/28

ZEANURI, BIZKAIA

32 KM

2.400 D+

7.200 €

GORBEIA SUZIEN SKYRACE

Data: 2024/09/28

Ordua: 9:00.

Distantzia: 32 km.

Desnibela: 2.400 m D+.

Deskribapena: Zeanuriko herrigunetik hasiko dugu lasterketa eta San Justoko ermitan gora barneratuko gara Gorbeiako parke naturalean. Igoera aldapatsuak izango ditugu hasierako tarte horretan. Malkar horiek gainditu eta Zanburura iritsita, Lekandako tontorrera abiatuko gara ahalik eta biderik zuzen eta bizkarrena hartuz. Gain harritsu honetara iritsi orduko, ezkerretara eginda, Arrabako zelai berdeetarantz joko dugu. Arraba osteko gailurreritik Zastegiko eremura helduko gara eta hortik abiatuko gara Gorbeiako tontorrera. Ondoren, Azero ingurura jeitsiko gara, bertatik, azken igoera pikoari helduko diogularik. Han izango dugu zain Aldamin.  Amaitzeko, jeitsiera luze bati ekingo diogu Zeanuriko helmugara iritsi arte, tartean igoera labur pare bati aurre egin ondoren.

Kontrolguneak: 8.

Anoaguneak: 10.

Gehienezko altuera: Gorbeia 1484 m.

Gutxieneko altuera: Zeanuri 243 m.

Denbora muga: 6 ordu eta 30 minutu.

Denbora mugak: Araudian.

Partaide kopurua: 600.

GS
GS

*Sanjustoko ermitatik hastea gomendatzen dugu, ibilbidearen lehen zatia lur pribatuetatik igarotzen baita.

Wikiloc map

Powered by Wikiloc

3D map

360º