Gorbeia Suzien Ternuako antolatzaileak oso pozik gaude gure lasterketak egin duen bidearekin. Izan ere, sei urtean lasterketa txiki bat izatetik Europa mailako erreferente izatera heldu gara, hau guztiau gure hizkuntza, kultura zein gure ingurunea, Gorbeia, Zeanuri eta Arratia, Europaren begiradapean jarrita.
2018an, berriz, zenbait arrazoirengatik, lasterketarik ez antolatzea erabaki dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki herritarrei, baita parte-hartzaile eta babesleei ere, zuek barik egindako lana ez litzateke-eta posible izango.
Mendian ikusiko dugu elkar.
Laster arte, ondo izan.
Ondo etorri Gorbeia mendiko lasterketara
Mendiko kirolaz gozatu, mundu mailako trail running izarren ondoan
Online jarraitu nahi tarteko kontrolak eta sailkapena
Luzera
Parte-hartzaile
Sari
Gorbeia Suzien 2012tik 2017ra
Hasteko, gure jokalekua Gorbeiako Parke Naturala, kirola egiteko kokagune paregabea da. Eta sekulako ikuspegiez gain, gure alde ere baditugu publiko euskaldunaren berezko berotasuna eta transmititzen duen indarra.
Hori gutxi ez, eta lasterketaren gogortasuna partehartzaileentzako erronka eta amua da. Hain zuzen ere, azken edizioan berehala agortu ziren korrikalarien 550 dortsalak.
Bestalde, bertakoak zein kanpokoak liluratuta gelditzen dira asteburu osoan Zeanurin bizi den jai-giro apartarekin. Horrek ere Gorbeia Suzien are eta erakargarriago egiten du.
GORBEIA SUZIEN TERNUA 2015 IRAILAREN 27AN!
Gorbeia Parke Naturaleko teknikoen gomendioak jarraituz, lasterketa igandez egingo da aurten, irailaren 27an. Hori dela eta, iaztik egitaraua moldatu egingo dugu , baina ekintzez beterik egongo da aste guztia: proiekzioak, umeentzako jolasak, bazkari herrikoia,...
Ondo etorri GS 2015era!
GORBEIA SUZIEN indarrez eta berriez beterik dator. Hasteko, data: irailak 27. Egun horretan, Euskal Mendi Federazioa (EMF) eta Nazioarteko Skyrunning Federazioa (ISF) Zeanurira begira egongo dira. Hain zuzen ere, gure lasterketa Euskal Kopako eta Sky Runner National...