Gorbeia Suzien Ternuako antolatzaileak oso pozik gaude gure lasterketak egin duen bidearekin. Izan ere, sei urtean lasterketa txiki bat izatetik Europa mailako erreferente izatera heldu gara, hau guztiau gure hizkuntza, kultura zein gure ingurunea, Gorbeia, Zeanuri eta Arratia, Europaren begiradapean jarrita.
2018an, berriz, zenbait arrazoirengatik, lasterketarik ez antolatzea erabaki dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki herritarrei, baita parte-hartzaile eta babesleei ere, zuek barik egindako lana ez litzateke-eta posible izango.
Mendian ikusiko dugu elkar.
Laster arte, ondo izan.
Ondo etorri Gorbeia mendiko lasterketara
Mendiko kirolaz gozatu, mundu mailako trail running izarren ondoan
Online jarraitu nahi tarteko kontrolak eta sailkapena
Luzera
Parte-hartzaile
Sari
Gorbeia Suzien 2012tik 2017ra
Hasteko, gure jokalekua Gorbeiako Parke Naturala, kirola egiteko kokagune paregabea da. Eta sekulako ikuspegiez gain, gure alde ere baditugu publiko euskaldunaren berezko berotasuna eta transmititzen duen indarra.
Hori gutxi ez, eta lasterketaren gogortasuna partehartzaileentzako erronka eta amua da. Hain zuzen ere, azken edizioan berehala agortu ziren korrikalarien 550 dortsalak.
Bestalde, bertakoak zein kanpokoak liluratuta gelditzen dira asteburu osoan Zeanurin bizi den jai-giro apartarekin. Horrek ere Gorbeia Suzien are eta erakargarriago egiten du.
GORBEIA SUZIEN TERNUA HERRIKOIA 22 km
Lasterketa laburragoa denon eskumenean Gorbeia Suzien Ternua-z gozatzeko beste modu leunago bat Zeanuri, 2015eko ekainak 4. Lasterketa nagusia Gorbeia Suzien Ternua-ren plater nagusia da: 32 km, 2.200 metro positibo, Lekanda-Gorbeia-Dulau tontorrak, etb. Baina badago...
27 ORDUTAN AGORTU DIRA DORTSALAK
Lasterketa nagusiko 450 dortsalak 27 orduan agortuta. Beste aukera bat Gorbeia Suzien TernuaLasterketa Herrikoian parte hartzeko. Zeanuri, 2015eko ekainak 2. Iaz dortsalak 8 egunean agortu ziren eta aurten ere hala uste genuen, baina aurreikuspenak gaindituz, 27...
GORBEIA SUZIEN TERNUA izango da aurrerantzean
Abenturazaleak izan dira betidanik euskaldunak.Itsasoz haratago mundu berrietara bidean abiatzen ziren gure balea-arrantzaleak Ternua zeritzon lurralde amestuaren bila. Ordutik denbora asko igaro den arren, oraindik gure arbasoen espirituak bizirik dirau gure baitan....