Gorbeia Suzien Ternuako antolatzaileak oso pozik gaude gure lasterketak egin duen bidearekin. Izan ere, sei urtean lasterketa txiki bat izatetik Europa mailako erreferente izatera heldu gara, hau guztiau gure hizkuntza, kultura zein gure ingurunea, Gorbeia, Zeanuri eta Arratia, Europaren begiradapean jarrita.
2018an, berriz, zenbait arrazoirengatik, lasterketarik ez antolatzea erabaki dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki herritarrei, baita parte-hartzaile eta babesleei ere, zuek barik egindako lana ez litzateke-eta posible izango.
Mendian ikusiko dugu elkar.
Laster arte, ondo izan.
Ondo etorri Gorbeia mendiko lasterketara
Mendiko kirolaz gozatu, mundu mailako trail running izarren ondoan
Online jarraitu nahi tarteko kontrolak eta sailkapena
Luzera
Parte-hartzaile
Sari
Gorbeia Suzien 2012tik 2017ra
Hasteko, gure jokalekua Gorbeiako Parke Naturala, kirola egiteko kokagune paregabea da. Eta sekulako ikuspegiez gain, gure alde ere baditugu publiko euskaldunaren berezko berotasuna eta transmititzen duen indarra.
Hori gutxi ez, eta lasterketaren gogortasuna partehartzaileentzako erronka eta amua da. Hain zuzen ere, azken edizioan berehala agortu ziren korrikalarien 550 dortsalak.
Bestalde, bertakoak zein kanpokoak liluratuta gelditzen dira asteburu osoan Zeanurin bizi den jai-giro apartarekin. Horrek ere Gorbeia Suzien are eta erakargarriago egiten du.
HELDU DA 2016ko GORBEIA SUZIEN TERNUAN IZENA EMATEKO MOMENTUA
Zeanuri, 2016/05/30 Heldu da ekainaren 1a, aurtengo Gorbeia Suzien Ternuan izena emateko eguna! Adi ibili iaz 27ordutan agortu baitziren lasterketa nagusiko 500 dortsalak! Kontuan hartu behar da Gorbeia Suzien Ternua 2016, ISF National Championship proba izango dela...
GORBEIA SUZIEN TERNUA 2016ko IZEN EMATEAK EKAINAren 1ean IREKIKO DIRA
Badator 2016ko Gorbeia Suzien Ternua eta aurreko urteetan bezala izena emateko epea ekainaren 1ean irekiko da. Adi ibili iaz 27ordutan agortu baitziren lasterketa nagusiko 500 dortsalak!! Kontuan hartu behar da Gorbeia Suzien Ternua 2016, ISF National Championship...
SUZIENDARRAK, ADI!
Azken orduko ingurumen arrazoiak tarteko, aurten ibilbidean aldaketa batzuk egin behar izan ditugu, beraz ibilbidea EZ DA IAZKO berbera izango! Behin-betiko tracka ahal bezain laster jarriko dugu zuentzat eskuragarri. Behean google earth bidez ateratako argazkia. 30...