Mendi Lasterketa

2017ko urriaren 7an / Zeanuri / Bizkaia

Luzera: 31 km
Desnibel Positiboa: 2.400 m
Parte-hartzaileak: 850

Gorbeia Suzien Ternuako antolatzaileak oso pozik gaude gure lasterketak egin duen bidearekin. Izan ere, sei urtean lasterketa txiki bat izatetik Europa mailako erreferente izatera heldu gara, hau guztiau gure hizkuntza, kultura zein gure ingurunea, Gorbeia, Zeanuri eta Arratia, Europaren begiradapean jarrita.

2018an, berriz, zenbait arrazoirengatik, lasterketarik ez antolatzea erabaki dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki herritarrei, baita parte-hartzaile eta babesleei ere, zuek barik egindako lana ez litzateke-eta posible izango.

Mendian ikusiko dugu elkar.

Laster arte, ondo izan.

Ondo etorri Gorbeia mendiko lasterketara

Mendiko kirolaz gozatu, mundu mailako trail running izarren ondoan

Online jarraitu nahi tarteko kontrolak eta sailkapena

Hauek dira larunbateko lasterketa nagusian parte hartuko duten eliteko 50 korrikalariak.

VI. GORBEIA SUZIEN TERNUA

Luzera

Parte-hartzaile

Sari

Gorbeia Suzien 2012tik 2017ra

Hasteko, gure jokalekua Gorbeiako Parke Naturala, kirola egiteko kokagune paregabea da. Eta sekulako ikuspegiez gain, gure alde ere baditugu publiko euskaldunaren berezko berotasuna eta transmititzen duen indarra.

Hori gutxi ez, eta lasterketaren gogortasuna partehartzaileentzako erronka eta amua da. Hain zuzen ere, azken edizioan berehala agortu ziren korrikalarien 550 dortsalak.

Bestalde, bertakoak zein kanpokoak liluratuta gelditzen dira asteburu osoan Zeanurin bizi den jai-giro apartarekin. Horrek ere Gorbeia Suzien are eta erakargarriago egiten du.

HASI DA ATZERA KONTUA, EUROPAKO TXAPELKETARAKO

IZEN EMATEA, EKAINAREN 1EAN ZOZKETA BIDEZ Kaixo Gorbeiazale! Udaberria aurrera doa eta laster da iritsiko da Gorbeia Suzien Ternua 2017rako izena emateko unea. Ildo horretan, beste berrikuntza batekin gatoz aurten: lehen aldiz, lasterketa nagusirako izen ematea...

read more

GORBEIA SUZIEN TERNUA 2017, EUROPAKO TXAPELKETA

Gorbeia Suzien Ternua Europako Txapelketa izango da aurten, Sky modalitatean. ISFren Skyrunner® National Series Spain, Portugal & Andorra zirkuituko proba izaten segituko du: sky modalitateko 5 lasterketetan egutegiko azkena izango da Zeanurikoa.   Zeanuri,...

read more

Antolatzaileak

 

Babesleak

 

ternua