Gorbeia Suzien Ternuako antolatzaileak oso pozik gaude gure lasterketak egin duen bidearekin. Izan ere, sei urtean lasterketa txiki bat izatetik Europa mailako erreferente izatera heldu gara, hau guztiau gure hizkuntza, kultura zein gure ingurunea, Gorbeia, Zeanuri eta Arratia, Europaren begiradapean jarrita.

2018an, berriz, zenbait arrazoirengatik, lasterketarik ez antolatzea erabaki dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki herritarrei, baita parte-hartzaile eta babesleei ere, zuek barik egindako lana ez litzateke-eta posible izango.

Mendian ikusiko dugu elkar.

Laster arte, ondo izan.