Abenturazaleak izan dira betidanik euskaldunak.Itsasoz haratago mundu berrietara bidean abiatzen ziren gure balea-arrantzaleak Ternua zeritzon lurralde amestuaren bila. Ordutik denbora asko igaro den arren, oraindik gure arbasoen espirituak bizirik dirau gure baitan. Kalitateak, jasangarritasunak, gauzak ondo egin nahiak eraman gaituzte bostehun urte geroago berriz ere TERNUA aurkitzera.

Luma birziklatua, kafe hondakin berrerabiliz egindako oihalak, ehun berziklatuak, ideia berritzaileak…; hori da TERNUA berri honetan aurkitu duguna. Hori zen Gorbeia Suzien izeneko txalupan bilatzen genbiltzana. Honek guztiak eraman gaitu hemendik aurrera “Gorbeia Suzien Ternua” lasterketa antolatzera. Eskerrik asko gugan jarritako konfiantzagatik, guztiok gara orain abentura honen parte.

Mendiko lasterketen aldeko apustu garbia egin du oraingoan Ternuak, 2016ko kolekziorako Adrenalite linea berriaren aurkezpenarekin. “Fast + light” arintasun kontzeptu berritzaile baten aldeko apustua. Eta zein eszenatoki hoberik hau frogatzeko, Gorbeiako magalean egiten den lasterketa hau baino? Parte hartzaile bakoitzak jasoko duen Ternua Adrenalite lineako “Lightning GS” xira guztion artean testatzea da helburua. Linea berri hau 2016ko udaberrian izango da dendetan, baina Gorbeia Suzien Ternuako parte-hartzaileok jaka berria probatzeko eta gozatzeko primizia izango dugu. Pertex Quantum Shellstrech eta Polartec Power Grid oihalekin egindako xira teknikoa. Oraingoan gu, korrikalari herrikoiak izango gara Ternuaren testatzaile profesionalen lana egingo dugunak.

 

Non gogoa, han zangoa. Ya está en marcha la GORBEIA SUZIEN TERNUA 2015

Lightning GS

Ternua-Lightning